Lehen Aukera programaren baitan, Lanbidek dirulaguntza ematen du langabezian dauden gazteak kontratatzeko. Praktikaldiko kontratuak izan daitezke, edo mugagabeak. Praktikaldiko lan-kontratu bakoitzeko 8.480 eurora arteko dirulaguntza jaso daiteke, eta lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, 13.970 eurora artekoa. Eskariak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da. Informazio gehiagorako EGAZ Txorierrira jo daiteke: egaz@txorierri.eu eta 944 536 370.