Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeiekin; arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Arratsalde-gauean behe-hodeien tarteak ager daitezke. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute. Izotz txikia egingo du zenbait lekutan.