Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; goizean hodeitsu edo oso hodeitsu geratzen joango da. Eguerditik aurrera euri txikia egingo du. Hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da; eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo du ahul-bizi. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.