Komertzial bila gabiltza

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 8a, 09:17

Aikor! aldizkariak komertzial bat behar du eta horretarako zabaldu du lan-eskaintza. Funtsekotzat jotzen dugu euskaraz ondo jakitea eta autoa izatea. Gainera, kontuan  hartuko dugu komertzial-lanetan eskarmentua eta Interneten jakintza izatea, hau da, gizarte-sareak, webgintza... Kurrikulumak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora bidali ahal dira otsailaren 28ra arte.