Gaur, hodeitsu; bihartik aurrera, eguzkia

iturria: Euskalmet 2022ko ots. 11a, 09:52

Asteburuan, eguraldia gero eta hobea izango da. Gaur, goibel eta euritsu hasieran, arratsaldetik aurrera prezipitazioa urria izango da eta hodeiak gutxituz joango dira. Ipar-ekialdeko haizea nagusi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira, egunaren amaieran neurtuko dira; maximoak nabarmen jaitsiko dira.

Zapatuan, eguzkitsu egongo da, tarteka hodeitsu, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, batez ere egunaren lehenengo partean. Hego-haizea; egunaren amaieran indartu egingo da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.

Eta domekan, eguzkia agertuko da. Egunaren lehenengo partean hodeiak ugarituz joango dira. Arratsalde-gau partean zerua estalita egongo da eta euritara joko du. Hegoaldeko haize bizia ibiliko da, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta indarra galdu egingo du. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira, maximoetan aldaketarik ez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).