Basurkoren esanetan, dirulaguntzek enpresa-sarearen lehiakortasuna sustatzeko balio dute. “Estrategia EAEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean definitu dugu: espezializazio adimenduneko arloa bultzatu nahi dugu, hau da, industria adimenduna, energia garbiagoa eta osasun pertsonalizatua”. Ildo honi jarraituz, 19 dirulaguntza-lerro jarriko dira abian, ekintzailetza-, berrikuntza- eta nazioartekotze-proiektuak laguntzeko eta talentua erakartzea eta Bizkaiko enpresei ezagutza transferitzea sustatzeko.
Bizkaiko enpresentzako 2022ko gida enpresentzako eta ekintzaileentzako 16 programek, 24 zerbitzuk eta Seed Capital Bizkaiaren 5 funtsek osatzen dute. Gida horri sektoreko bitarteko eragileentzako programa bat, zentro zientifiko-teknologikoei eskainitako programa espezifiko bat eta profesionalentzako bekak gehitu behar zaizkio. 19 programak lau arlotan banatzen dira: ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua.