Gaur, eguraldi ona; asteburuan, txarra

iturria: Euskalmet 2022ko otsailaren 18a

Gaur goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, egunaren amaieran zerua oso hodeitsu geratu arte. Prezipitazio txikia egingo du arratsalde-gauean. Hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da; egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldera egingo du ahul-bizi, bolada gogor batzuekin. Tenperaturan, aldaketarik ez.

Eta asteburuan, zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da, eta egunaren bigarren partean hodeitza txikituz joango da. Prezipitazio txikia egingo du; arratsaldean atertuz joango da. Elur-maila 800-1000 m inguruan koka daiteke. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoak nahiko jaitsiko dira. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira.