Egunaren hasieran goibel eta euritsu egongo da. Orduak pasa ahala atertzera egingo du eta ostarteak agertuko dira. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira, azken orduetan neurtuko dira; maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.