Zaparrada txikiak

iturria: Euskalmet 2022ko martxoaren 8a

Goizean eta arratsaldearen hasieran goibel egongo da eta euria egingo du. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta egunaren amaieran ostarteak izango dira nagusi. Egunaren hasieran eta amaieran hego-haizea ibiliko da, erdiko orduetan mendebaldekoa. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez, minimoak azken orduetan neurtuko dira.