Panpa-lezkarik ez! elkartea sortu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 14a, 13:41

Larrabetzun elkarte berri bat sortu da: Panpa-lezkarik ez! Taldekideek landare hori gure paisaiatik ezabatzea dute helburu. Izan ere, panpa-lezka, cortaderia selloana espezie exotikoa arriskutsua da: batetik, azkar hedatzen delako eta bertako flora desagerrarazten duelako; bestetik, lurraren emankortasuna eta paisaiaren kalitatea murrizten dituelako; eta azkenik, alergia dutenei arazoak ekartzen dizkielako. Elkartea martxoaren 20an, domekan, aurkeztuko da Larrabetzun, Presaondon (BBKren aurreko txinboetan), 11:00etan. 

Panpa-lezka espezie inbaditzaileen katalogoaren barruan dago, hau da, debekatuta dago horren jabea izatea eta landa lantzea, leku batetik bestera eramatea eta saltzea edo erostea. Larrabetzuko taldeak arazoa zabaldu nahi du eta ekintza kolektiboetan hartuko du parte. Ildo honi jarraituz, LIFE+ Stop Cortaderia proiektuan sartu da, Arku Atlantikoan (Espainia, Portugal, Frantzia) panpa-lezka deuseztatzeko lan egiten duen taldea. Larrabetzuko Udalak bat egin du elkarteak aldarrikapenarekin eta lursail publikoetatik panpa-lezka lau urtean ezabatzeko konpromisoa hartu du. Gainera, aholkularitza eskainiko die baserritarrei eta lursailen jabeei oro har. 

 

Informazioa: 

panpalezkarikez@gmail.com