Zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Elur-kota 500 metro inguruan egongo da. Haize ahula eta aldakorra ibilko da; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta indartu egingo da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira, maximoetan aldaketarik ez.