Goizaldean eta goizean goiz tarteka erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak sartuko dira; eguerditik aurrera hodeiak ugaritu eta arratsaldean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Egunaren bigarren zatian prezipitazio txikia egingo du. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.