Zaparrada txikiak

iturria: Euskalmet 2022ko api. 12a, 08:38

Goizean goiz zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak, probabilitate handiagoarekin arratsaldetik aurrera. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; egunean zehar indarra galtzen joango da eta gauean norabide aldakorreko haize ahula geratuko da. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura minimoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira; azken orduetan neurtuko dira. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira.