Hodei gutxi

iturria: Euskalmet 2022ko apirilaren 13a

Zerua gutxi edo partez hodeitua egongo da. Eguerdi partean hodeiak ugarituko dira zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratu arte. Egunaren bigarren partean zaparrada txikiak bota ditzake han-hemenka; zenbait lekutan ertainak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Eguerdi partean ipar-osagaitik finkatuko da tarte biziekin. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.