Eta barikuan, goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodeitsu egongo da. Egunaren bigarren partean hodeiak gutxitu egingo dira. Euri txikia egin lezake, batez ere egunaren lehen partean. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.