Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Egunaren lehen partean zerua partez hodeitua egongo da goi-hodeiekin. Eguerditik aurrera bero-hodeiak ugarituko dira zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratu arte. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertain eta trumoitsuak izan daitezke. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute edo gutxi igoko dira.