Zerua oso hodeitsu egongo da. Goizean hodeiak gutxituz joango dira, arratsaldean zerua hodei gutxirekin gelditu arte. Egunaren lehenengo partean noizbehinka euri txikia egin dezake. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, eta arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.