Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da. Egunaren erdiko orduetan ostarteak nagusituko dira. Baliteke goizaldean, goizean goiz, eta egunaren azken orduetan zaparrada ertain eta trumoitsuak botatzea. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da, tarteka bizi. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute edo gutxi igoko dira.