Zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin; eguerdi partean ostarteak zabalduko dira. Goizaldena eta goizean goiz zirimiria egin dezake eta arratsalde-gau partean baliteke zaparradaren bat botatzea. Goizean goiz mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren bigarren partean iparraldekoa. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.