Euri txikia

iturria: Euskalmet 2022ko eka. 22a, 10:09

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, eta zenbait lekuetan trumoi-ekaitzak jo dezake; egunaren amaieran atertu egingo du. Baliteke lekuren batean zaparradak handiak izatea eta txingorra egitea. Ekaitz guneetan haize boladak gogorrak izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.