Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitsu egongo da. Arratsaldean bero-hodeiak ugarituz joango dira eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, eta zenbait lekutan trumoi-ekaitzak jo dezake. Zenbat lekutan zaparradak handiak izan daitezke eta txingorra bota dezake. Hego-osagaiko haizea ahul ibiliko da. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta indartu egingo da, tarte biziekin. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak izan daitezke. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira.