Zerua oso hodeitsu egongo da eta goizean hodeitza txikituz joango da, arratsaldean tarte hodeitsuekin gelditu arte. Goizaldean eta goizean goiz baliteke zaparrada txiki-ertain eta trumoitsuren bat botatzea. Mendebal-osagaiko haizea ahul ibiliko da, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da ahul, tarteka bizi. Tenperaturan aldaketarik ez.