Hodei gutxi

iturria: Euskalmet 2022ko uzt. 29a, 08:51

Zerua oso hodeitsu agertuko da, behe-hodeiak nagusituz, arratsaldean ostarteak irekiko dira. Euri txikia egingo du eta egunaren lehenengo partean zaparradak botako ditu eta baliteke ertainak izatea. Arratsaldean atertuz joango da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, goizean ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.