Zaparrada txikiak

iturria: Euskalmet 2022ko ira. 12a, 09:43

Egunaren lehen partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira, egunaren bigarren partean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratu arte. Han-hemenka zaparradaren bat bota dezake, bereziki goizean goiz eta egunaren bigarren partean, eta orduan trumoitsuak izan litezke. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Ekaitz-guneetan haize boladak gogorrak edo oso gogorrak izan litezke. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, bereziki mendebaldean.