Zerua partez hodeitsu egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Goizean zehar hodeitza handituz joango da, arratsaldean eta gauean zerua oso hodeitsu gelditu arte. Baliteke arratsalde-gauean zaparradaren bat botatzea. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Goizean haizea ipar/ipar-mendebaldera aldatuko da ahul, tarteka bizi. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.