Zerua oso hodeitsu egongo da, behe-hodeiak nagusituz. Egunaren lehenengo partean euri txikia edo zaparradaren bat bota dezake. Egunaren bigarren partean, hodeitza txikituz joango da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko, ipar-osagaikoa nagusituz, egunaren erdiko orduetan ipar/ipar-ekialdera aldatuko da eta gauean ahuldu eta norabide aldakorrekoa geldituko da, hego-osagaia nagusituz. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.