Zaparrada txikiak

iturria: Euskalmet 2022ko urriaren 10a

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, goizean hodeitza handituz joango da eta oso hodeitsu geratzeko joera izango du. Egunaren lehen partean han-hemenka zaparradaren bat bota dezake; egunaren bigarren partean zaparradak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Arratsaldean haizea ipar-osagaitik finkatuko da eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira.