Programa bultzatzen dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, eta 2021eko edizioan 209 euskal enpresak parte hartu zuten bertan. Enpresek 105 proiektu gauzatu zituzten, berrikuntzak hainbat esparrutan: adibidez, produktua eta negozio-prozesuak, fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak. 2021ean programak 2,3 milioi euroko aurrekontua izan zuen. Zamudiokoa da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat eskualdetan egiten dabiltzan bost ekitaldietako bat, enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egiten duten ahalegina aitortzeko.
Ekitaldian hainbat lagun batu dira: besteak beste, Estibaliz Hernaez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. ETEen ondoan hainbat erakunde egon dira elkarlanean, eta euren ordezkariak ere ekitaldian izan dira: ASLE, Elikadura Klusterra, Bilboko Merkataritza Ganbera, Hegan, GAIA, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Enkartur, Meatzaldeko Behargintza, FVEM, Aclima, Mungialdeko Behargintza, Bermeoko Udala, Uniport, Gorbeialde, Energia Klusterra, Getxolan, Eraikune, Behargintza Txorierri, Konfekoop eta Inguralde.
Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egin da, Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak enpresa interesatu berriei azaltzeko. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte. Aurten programaren aurrekontua handiagoa da, 2,7 milioi eurokoa, hain zuzen ere.