Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, egunaren bigarren partean goi-hodeiak nagusituko dira. Egunaren lehenengo zatian euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina. Arratsalde-gau partean atertuko du. Mendebal-osagaiko haizea ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan; goizaldean, goizean goiz eta egunaren amaieran hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.