Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago egunaren lehen partean. Gauean atertuko du. Goizaldean eta goizean goiz trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin egunaren lehen partean. Gauean hego-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da.