Zaparrada txikiak

iturria: Euskalmet 2022ko aza. 21a, 09:49

Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Goizean goizetik euri txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago egunaren bigarren partean. Arratsalde-gauean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake eta zaparradak handiak izan daitezke. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; goizaldean eta goizean goiz hego-mendebaldetik joko du eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.