Goibel eta euritsu goizean. Orduak pasa ahala atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsalde-gau partean hegoaldera aldatuz joango da. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira; egunaren hasieran neurtuko dira, minimoak azken orduetan.