Egunaren lehen zatian zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da; eguerditik aurrera hodeiak gutxituko dira. Egunaren lehen zatian euri txiki-ertaina egingo du, ugariago goizaldean; eguerditik aurrera atertzera egingo du. Egunaren lehen partean mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaira egingo du eta ahul ibiliko da. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.