Egunaren hasieran zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Arratsalde-gauean atertzera egingo du eta ostarteak agertuko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da; arratsaldean haizeak indarra galdu egingo du eta gauean hegoaldera aldatuko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da.