Lanuzteak Bizkaibusen, urtarrilean

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 11a, 11:53

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Vectalia Txorierri enpresak lanuzteetara deitu du urtarrilerako. Horrek Bizkaibus zerbitzua eskaintzen du. Lanuzteak partzialak izango dira –06:45etik 09:45era, 13:30etik 15:45era eta 17:30etik 20:30era–, eta egun hauetan egingo dira: gaur, urtarrilaren 19an, 23an eta 30ean. Grebak irauten duen bitartean, Aldundiak bermatu du funtsezko zerbitzuak beteko direla. Hona hemen urtarrileko ordutegia.