Udaletako egoitza elektronikoa desgaitu da, zibereraso-ahalegin baten ondorioz

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 31a, 08:34

Atzo arratsaldean, Bizkaiko Foru Aldundiko informatika-zerbitzuek antzeman zuten BiscayTIK fundazioko zerbitzariei zibereraso egiten saiatu zirela; BiscayTIK fundazioak euskarri informatikoa ematen die lurraldeko udalei. Zibereraso-ahalegina gelditzeko neurriak ezartzeaz gainera, udaletako egoitza elektronikoa desgaitu zen, erabiltzaileen zein udal-erakundeen datuak babesteko. Eraso informatikoa erabat etenda dagoela ziurtatzen denean berriro gaituko da zerbitzua.