Bizkaiko Foru Aldundiko informatika-zerbitzuek BizcayTIK fundazioko zerbitzarien kontrako zibereraso-ahalegina antzeman zuten atzo, eta, ondorioz, udaletako egoitza elektronikoa desgaitu zuen, erabiltzaileen zein udal-erakundeen datuak babesteko. Jakinarazi dutenez, segurtasuna indartzeko jarduketak egiteko eskatuko diete foru-teknikariek udal-erakundeei, eta zerbitzua berriro gaituko da jarduketak egiten diren heinean. Bestalde, talde teknikoak segurtasun-neurri osagarriak gehitu dizkie egon diren segurtasun-neurriei, eta datozen egunetan jarduketa berriak egingo ditu zerbitzarien segurtasuna handitzeko.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).