Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, iraunkorra eta oso ugaria izango da eta trumoi-ekaitzak izan daitezke. Elur-kota 1000-1200 m-tik oso bizkor jaitsiko da eta goizean goizetik aurrera 500-700 m inguruan egongo da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura jaitsi egingo da.