Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Prezipitazio txikia egingo du, egunaren erdialdeko orduetan ugariago; orduan ez da baztertzen zaparrada ertain batzuk botatzea. Elur-kota 0-100 m inguruan egongo da eta egun amaieran 200 m-ra igo daiteke. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, bereziki egunaren lehen partean. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da, bereziki maximoak. Izotz txikia egingo du, handia egin dezake.