Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu bereziki egunaren bigarren zatian. Zaparrada txikiak botako ditu, bereziki arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Hego-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin bereziki egunaren erdiko orduetan. Arratsaldean haizea indarra galtzen joango da eta mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, gauean berriro ere hego/hego-mendebaldetik finkatuz. Tenperatura gutxi jaitsiko da.