Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta hodeitsu geratuko da, bero-hodeiekin. Arratsalde-gauean zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak. Txingorra egin dezake. Haizea hego-osagaitik finkatuko da, ahula tarte biziekin. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.