Aplikazio berriak aurrekoa ordezkatzen du, eta zerbitzuaren arduradunen esanetan, “foru-autobusen erabilera errazten duen diseinu eskuragarriagoa, errazagoa eta intuitiboagoa du”. Era berean, nork bere geraleku gustukoenak hautatu eta gordetzeko aukera ematen du, eta euren erabilera pertsonalizatu. Bestalde, ibilbideak hasieratik amaierara arte diseinatzeko aukera ematen du, autobus-aldaketak eta euren iraupena ere. Halaber, gertuen dagoen geralekua geolokalizatu daiteke, eta zenbat minutura dagoen jakin.
Bilaketa irekia du eta, udalerriaz gain, ibilbideen jatorria eta helmuga posta helbidearen edo intereseko lekuen bidez topatzeko aukera dago. Gainera, ibilbideekin lotutako edozein abisu edo alerta jaso daiteke, baita Bizkaibusekin harreman jarri eta iradokizunak eta kontsultak egin. Aplikazioa IOS eta Android gailuetarako dago eskuragarri.