Maketatzailea kontratatuko du Aikor! aldizkariak

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 28a, 14:17

Aikor! Txorierriko aldizkariak maketatzaile bat kontratatuko du irailean lanean hasteko. Aldizkaria maketatzeaz gainera, webgunea zein gizarte-sareak kudeatu beharko ditu, eta bideoak sortu. Hautagaiek bete beharreko baldintzak hauek dira: euskara jakitea, eskarmentua izatea (Indesign, Photoshop…) eta gidabaimena eta autoa izatea. Bestalde, kontuan hartuko da kazetari-lanetan eskarmentua izatea, eta Interneti eta gizarte-sareei lotutako ezagutzak izatea. Curriculumak uztailaren 12ra arte bidali daitezke aikortxori@aikor.com helbide elektronikora.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).