Trenek teknologiarik aurreratuena izango dute; beraz, Euskotrenen arabera, fidagarriak, jasangarriak, seguruak eta ergonomikoak izango dira. Halaber, arreta berezia eskainiko die gaitasun urriko pertsonei: batetik, gurpil-aulkia erabiltzen dutenek arrapalen bidez sartzeko eta ateratzeko aukera izango dute; bestetik, ikusteko arazoak dituztenek soinu-oharrak jasoko dituzte; eta entzuteko arazoak dituztenek, argi-seinaleak. Euskotren 2011n hasi zen trenak berriztatzen. Ildo horri jarraituz, Euskotrenek lau milioi euroko aurrekontua bideratuko du 950 seriearen 28 trenetan hobekuntzak egitera.
Tren berriek erantzuna hobea emango die Euskotrenek dituen beharrizanei, bidaiarien-kopurua gero eta handiagoa baita, bai kultura-, kirol- edo jai-ekitaldietarako zirkulazio bereziak, bai ohiko eskaintza. Gainera, kontuan hartu behar da Lezamako linea Galdakaorantz luzatuko dela, eta, ondorioz, beharra ere handiagoa izango dela.