Biktimarik ez, Torrelarragoitiko sutean

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 14a, 10:27

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak esan duenez, gaur goizean sutea piztu da Torrelarragoitiko industrialdean, Zamudion. Antza denez, sua 8:00etan piztu da enpresa batean, makina baten filtroak erretzen hasi direnean. Horren berri izan duten bezain laster, su-hiltzaileak hara joan dira eta 9:00etarako itzali dute sua. Ostean, haizagailuak erabili dute kea desagerrarazteko. Enpresako langileek ez dute kalterik izan.