Lehenengo etapa Bilbo eta Larrabetzu artekoa izango da. Bilboko Unamuno plazatik abiatuta, bisitatuko dira Euskal Museoa, Arkeologi Museoa, Begoñako basilika eta Avril mendia. Hurrengo geldialdia Zamudion egingo dute Larragoiti dorrea eta Zamudiotarren galtzada bisitatzeko. Lezaman, bestalde, Santa Kurtzeko ermita bisitatuko dute, Lezamako dorrea eta Andra Mari eliza. Etapa Larrabetzuko alde zaharrean amaituko da, eta handik autobusez itzuliko dira Bilbora.
Bigarren etapa Larrabetzun hasiko da. Hara autobusez joango da San Emeterioren eta San Zeledonioren zin-eliza bisitatzeko. Larrabetzutik Gernika-Lumora abiatuko dira eta, besteak bestek bisitatuko dituzte Jaunaren harrera-tokia eta Esteban Deunaren baseliza Morgan, eta Batzar-etxea eta Zin Haritza, Gernikan. Hirugarren etapa Gernika-Lumo eta Bermeo artekoa izango da, eta beste batzuen artean bisitatuko dira herrixka erromatarra Foruan, Galtzada Erreala Busturian eta Santa Eufemia zin-eliza Bermeon.
Bisitak irailaren 8tik 17ra bitartean egingo dira eta argibideak www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean daude eskuragarri. Era berean, 688 856 689 telefono-zenbakira edo ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikora jo daiteke.