Handitu ahala, narrastiak azalberritu egiten dira, euren gorputzaren tamaina berrira egokitzeko. Aikor aldizkariak ere azala berritu du, gaur egungo garaietara moldatzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Azala berritzea ikasturte berriarekin batera egin du eta 250. zenbakia kaleratu duela: etapa berriaren hasiera da. Zalantzetatik haratago, etapa berriek ilusioa ekartzen dute, eta batez ere berriro eraikitzeko aukera; hau da, behin eta berriz saiatu, erabaki, hazi eta sortzeko aukera. Azala berritzeko prozesuan, organikotasuna hartu dugu oinarritzat, eta garrantzia eman diogu alderdi grafikoari. Horrela, zuriunez eta baliabide grafikoez baliatu gara diseinu atseginagoa egiteko, eta forma biribilak eta kolore lasaigarriak erabili ditugu testuak irakurtzea errazteko. Azal freskoa eta gaurkotua izan da prozesuaren emaitza.Udazkena lurra berritzeko garaia zen ustea zegoen antzina, non hosto zaharrak erortzen baitziren, belar, kolore eta hasiera berriei bide emateko. Eta udazkenean hain zuzen berritu du Aikor aldizkariak azala, urtaro honetan zein hurrengoetan topatuko dituen erronka eta aukerei ongietorria emateko.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).