Ander Mateos zinemagile autodidakta, apirileko alean

Aikor aldizkaria 2025eko apirilaren 2a

Dagoeneko kalean dago Aikor aldizkariaren apirileko alea. Albisteez eta ohiko atalez gainera, aldizkarian topatuko dituzue, besteak beste, Iñigo Aurtenetxe Bizkaiko Pilota Federazioaren presidente berriari eta Joli Pascualena Demode Quartet taldeko abeslariari egindako elkarrizketak, eta perimenopasusiari eta menopausiari buruzko erreportajea. Gainera, Ander Mateos zinemagilea da apirileko pertsonaia nagusia. Bideoan derioztarrari egindako elkarrizketaren aurrerapena duzue.