Aikor aldizkariaren ekaineko alea kalean dago, eta laster jasoko duzu etxeko postontzian; edo dagoeneko jaso duzu, beharbada. Betiko moduan, albisteak eta ohiko atalak topatuko dituzu orrialdeetan, baina beste hainbat gai interesgarri ere, hala nola Sondikako San Joan jaien egitaraua, Errotapioneko harri-jasotzaileei buruzko erreportajea, Zamudio-Derioko lur-langileen kooperatibaren mendeurrena eta Euskaraldiak Txorierrin utzitako datuak eta eragina.