Diru-laguntza hauek izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat zuzenduta daude, aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko helburua dutenak. EGAZ Txorierrik hautatuko ditu onuradunak, eta tutoretza emango die, diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeaz gain.
Negozio-ideia garatzeko, pertsona sustatzaile bakoitzak 2.000 euroko laguntza jasoko du, baina 3 hilabeteko tutoretza-aldiaren ondoren EJZn alta ematen ez bada, 2.000 euro horien %60-a banatuko da. Laguntza horiek %15 handitu ahal izango dira pertsona sustatzaileak 18 eta 30 urte bitartean baditu, edo pertsona hori emakumea bada. Eskariak aurkezteko epea urriaren 13an, astelehena, itxiko da.